Bypass

Sinopsia:

Maria bihotzetik gaixo dago eta hiltzera doa. Xabi, lagun bat, Bartzelonatik etorriko da azken agurra ematera. Bidean, Maria beraz maiteminduta dagoela jakiten du, eta pozteko, gezurra esan eta bera ere hala dagoela kontatzea erabakitzen du. Baina Maria ez da hiltzen, eta Xabik bikote-bizitzaren plantak egitera behartuta ikusten du bere burua, atsekabeak Mariaren bihotz ahularekin amai ez dezan.Egoera horretan, haurdun geratu berri den bere benetako neskalagunari, Bartzelonako neska bati, bizkar eman beharko dio.

Generoa: Fikziozko luzemetraia
Iraupena: 98′
Ekoizpen-urtea: 2011
Jatorrizko bertsioa: Euskara
Bertsio erabilgarriak: Euskara eta Gaztelania
Zuzendaritza: Patxo Telleria eta Aitor Mazo
Gidoia: Patxo Telleria
Aktoreak:
Gorka Otxoa, Sara Cozar, Bárbara Goenaga, Aitor Mazo, Itziar Atienza, Mikel Losada, Unax Ugalde.
Ekoizpena: Abra Prod
Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
Musika: Bingen Mendizabal
Merkaturatzea:

Nazionala: Abra Prod | Internazionala: Abra Prod | DVD: Barton Films

INTERNAZIONALAK
Traverse City film Festival (Michigan, AEB) (Komedia Hoberenaren saria 2013)
Jameson Dublin International Film Festival (Irlanda)
Nanteseko Zinema Espainiarraren Zinemaldia (Frantzia)
NAZIONALAK
Donostiako 60. Zinemaldi Internazionala
El País […]Ukituz ukitu Telleria eta Mazok, egoera leherkorrak, pertsonaiak moldatzea eta ahalik eta emaitza sinesgarri bat eratzea lortu dute, nolabaiteko konplexutasuna duen gidoi batean[…]
El Correo […]Filme arina, erraza eta gomendagarri baten ikusleak izan gara[…]
Gara […]Komedia erromantiko osasuntsua, non engranaje dramatikoak zehaztasun osoz funtzionatzen duten[…]