Itzuli hona: Fikziozko luzemetraiak

Sinopsia

Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.

Fitxa teknikoa

  • Generoa: Komedia soziala
  • Iraupena: 97’
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Zuzendaritza eta gidoia: Patxo Telleria
  • Antzezleak: Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javi Tolosa, Itziar Atienza, Ramon Agirre
  • Ekoizpena: Abra Prod, Igelak Abra A.I.E.
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Musikariak: Ainhoa Arteta, Gatibu,  Natxo De Felipe (Oskorri), Francis Díez (Doctor Deseo), Gose, Oreka Tx, Xabi Solano (Esne Beltza), Zo! Zongo
  • Eskuragarri dauden bertsioak:Euskera, Gaztelania
  • Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
  • Merkaturatzea: Nazionala: Filmax-Castelao| Internazionala: Filmax-Castelao | DVDa: Filmax-Castelao
  • Webgunea: www.igelak.com
  • Zinemaldi Internazionalak: Filmax International

Festibalak

Donostiako 64. Zinemaldi Internazionala

Zinemaldia CAT. Festival de Cinema Basc de Catalunya (Fikziozko film onenari saria)

Filma online ikusteko

Filmin Pelikula ikusi
Wuaki Pelikula ikusi

Prentsa kritikak

Beñat Eizagirre (Berria)

Labur esateko, dibertigarria eta atsegina da. Euskal abeslari eta taldeen musikari esker zirrara eragitea lortzen du zenbait unetan.

Francesc Miró (Eldiario.es)

Naturaltasun osoz sinpatia darion film hau urte honetan Espainian estreinatu den komedia originaletariko bat da.

Aritz Sorozabal (Zinea.eus)

Gustuak gustu, beti da atsegina gai, aktore eta lokalizazio hurbilak ikustea pelikula batean, are eta gehiago zinema aretotik irribarre batekin ateraz gero, eta azken hau ziurtatuta du jendeak, hori bai.

Mikel Gil (Cactus)

Patxo Telleriak, euskal eszenako aktore eta musikari all star-ez inguratuta, mezu soziala duen komedia musikal atsegin bat sortu du.

Kartel ofiziala

poster-web

Argazkiak