Itzuli hona: Fikziozko luzemetraiak

Sinopsia

1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan
desagertu dira aztarnarik utzi gabe. Hamabi urte igaroko dira erailak eta
kare biziz lurperatuak izan diren gorpuak identifikatu arte. Iñigo, familien
abokatua, eta Fede bere laguntzaile gaztea, sumario luze eta bihurrian,
hiltzaileak justiziaren aurrera eramaten saiatuko dira, etsaien joko
zikinari arma berdinarekin erantzutea zilegia ote den erabaki ez ezik, bien
biziak arrisku larrian jarriko direlarik.

Fitxa teknikoa

  • Generoa: Thriller politikoa
  • Iraupena: 107’
  • Ekoizpen urtea: 2014
  • Zuzendaria: Pablo Malo
  • Antzezleak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Oriol Vila, Jon Anza, Cristian Merchan, Ricard Sales, Iñigo Gastesi, Itziar Ituño
  • Ekoizpena: Abra Prod eta Parsimonia
  • Gidoilaria: Joanes Urkixo
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Eskuragarri dauden bertsioak: Euskera, gaztelania
  • Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
  • Merkaturatzea: Nazionala: Imagina International Sales | Internazionala: Imagina International Sales | DVD: Barton Films
  • Webgunea: www.lasaetazabala.com
  • Zinemaldi Internazionalak: Atera Films
  • FestibalakAtera Films

Festibalak

Donostiako 62. Zinemaldi Internazionala

L'Atalanteko Zinemaldia (Baiona, Frantzia)

Nanteseko Zine Espainarraren Zinemaldia (Frantzia)

Australiako  Zine Espainarraren Zinemaldia

Belfasteko Zinemaldia (Irlanda)

Argentina FICIP. Zine Politikoaren Zinemaldi Internazionala

Uruguayko Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala  “Tenemos que ver”

Boliviako Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala  “El séptimo ojo es tuyo”

Manchesterreko ¡Viva! Spanish Film Festival (Erresuma Batua)

Berlingo Euskal Zinemaldia (Alemania)

Euskal Zinema Garaikidea. Uruguayko Zinematekan

Zinemaldia CAT. Festival de Cinema Basc de Catalunya

Prentsa kritikak

Mikel G.Gurpegui (DIARIO VASCO)
“Pablo Malok gertatutako pasartea kaudimen handiz berreraikitzen du, alderdi ezberdinak eta Estatuaren putzu beltzetan egon ziren pertsonaiak erakutsiz”
Mikel Insausti (GARA)
“Aktoreen zerrenda koralak gure historiaren orrialde beltzenetako pertsonaiekin duten fideltasunagatik funtzionatzen du”
Luis Martínez (EL MUNDO)
“Kontatzen duen guztiak men egiten dio iraganeko eztabaida orainera ekartzeko ziurtasunari. Baina mindu gabe. Zauria mahai gainean uzten. Nahi izanez gero, azkenean ere gertatutakoa kontatzera ausartzeak derrigorrezko filmea bihurtzen du. Baita justua ere”
NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Ez ahazteko beharrezkoa den filmea”
Carlos Pumares (LA RAZÓN)
“Lehiaketaz kanpo Pablo Maloren filme oso interesagarri bat” “Benetan gertatu zena jakiteko oso pelikula gomendagarria”
Andrea G.Bermejo (CINEMANÍA)
“Pablo Maloren eskutik, ondo zaindutako giropena, aktoreen zuzendaritzapen ona eta desorden adimentsuarekin egindako muntaia…”

Kartel ofiziala

lz-eus-grande

Argazkiak