Bamako maitea

Sinopsia:

Moussa Burkina Fasokoa da. Jaio zen herrixkan bizi da, guraso, familia eta Fatima emaztearekin. “Bamako” deitzea gustatzen zaio, han, Maliko hiriburuan, ezagutu baitzuen, ezkondu eta Mamadou haurtxoa izan aurretik. Lurrak ozta-ozta jateko ematen du, baina oreka ezegonkor hori hautsi egin da azkenaldian, lehorte luzearen ondorioz. Familia laguntzeko ardurak bultzatuta, eta herrixkako adinekoei beren iritzia eskatu ostean, Moussak Europara emigratzea erabakitzen du.

Generoa: Film luze dokumentala
Iraupena: 94′
Ekoizpen-urtea: 2007
Jatorrizko bertsioa: Frantsesa
Bertsio erabilgarriak: Frantsesa, Gaztelania eta Euskara
Zuzendaritza: Omer Oke y Txarli Llorente
Gidoia: Joanes Urkixo
Aktoreak:
Djédjé Apali, Esther Vallés, Gorsy Edu
Ekoizpena: Abra Prod eta Fenix P. C.
Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
Musika: Pascal Gaigne
Merkaturatzea:

Nazionala: Abra Prod | Internazionala: Abra Prod | DVD: Abra Prod

INTERNAZIONALAK
Nantes-eko Zinema Espainiarraren Astea (Frantzia)
“Cine del Sur” Festibala Puerto La Cruzen (Venezuela)
Le Festival Internacional de Film d’Environnement (Frantzia)
Zinema Latinoamerikar berriaren Festibal Internazionala (Kuba)
Herrialde Indigenen Bideo eta Zine Festibala (Bolivia)
“Cine Pobre de Humberto Solas” Zinemaldi Internazionala (Kuba) (“Fikziozko Film Luzearen Sari Nagusia” eta “Atzerriko prentsaren aipamen berezia”).
NAZIONALAK
Donostiako 55. Zinemaldi Internazionala
Tarifako Zinema Afrikarraren Festibala
“Muestra de Cine Europeo Ciudad de Segovia”
Kanariaseko “Festivalito-Festival Internacional de Cine Chico”
Mallorkako Zine eta Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala
El Diario Vasco […]Bamako maitea filmak hori guztia pultsu irmoarekin eta inor ahitzen ez duen erritmo batekin kontatzen du. Gorputza du Omer eta Txarliren filmak. Non jarri badakien kamera du. Testigantzak bene-benetakoak dira eta kiratsa, ikararen usaina, arkakusoen hozkak eta bakoitzaren izuak sentitzen dituzu. Amorrutik funtzionatzen duten hiru aktore ditu […]
El Correo […]Omer Oke eta Txarli Llorente errealizatzaileek egindako erdi dokumentala den film xume honek ezin zuen hurbiltze zintzo eta egiazkoagoa egin. Baliabide gutxirekin, baina adore handiarekin filmatu da eta horrek, hain justu ere, egiten du interesgarri istorioa. Laburbilduz, egokia bezain beharrezkoa da filma[…]