Itzuli hona: Fikziozko luzemetraiak

Sinopsia

Moussa Burkina Fasokoa da. Jaio zen herrixkan bizi da, guraso, familia eta Fatima emaztearekin. “Bamako” deitzea gustatzen zaio, han, Maliko hiriburuan, ezagutu baitzuen, ezkondu eta Mamadou haurtxoa izan aurretik. Lurrak ozta-ozta jateko ematen du, baina oreka ezegonkor hori hautsi egin da azkenaldian, lehorte luzearen ondorioz. Familia laguntzeko ardurak bultzatuta, eta herrixkako adinekoei beren iritzia eskatu ostean, Moussak Europara emigratzea erabakitzen du.

Fitxa teknikoa

  • Generoa:Film luze dokumentala
  • Iraupena: 94’
  • Ekoizpen urtea:2007
  • Zuzendariak:Omer Oke eta Txarli Llorente
  • Antzezleak: Djédjé Apali, Esther Vallés, Gorsy Edu
  • Ekoizpena:Abra Prod, S.L. y Fenix, P.C
  • Gidoilaria:Joanes Urkixo
  • Musika:Pascal Gaigne
  • Jatorrizko bertsioak:Frantsesa
  • Eskuragarri dauden bertsioak: Frantsesa, Gaztelania, Euskara
  • Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
  • Merkaturatzea nazionala: Abra Prod
  • Merkaturatzea internazionala: Abra Prod
  • DVD: Barton Films

Festibalak

Donostiako 55. Zinemaldi Internazionala

Nantes-eko Zinema Espainiarraren Astea (Frantzia)

Tarifako Zinema Afrikarraren Festibala

“Cine del Sur” Festibala Puerto La Cruzen (Venezuela)

“Muestra de Cine Europeo Ciudad de Segovia”

Le Festival Internacional de Film d’Environnement (Frantzia)

Zinema Latinoamerikar berriaren Festibal Internazionala (Kuba)

Kanariaseko “Festivalito-Festival Internacional de Cine Chico”

Herrialde Indigenen Bideo eta Zine Festibala (Bolivia)

Mallorkako Zine eta Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala

“Cine Pobre de Humberto Solas” Zinemaldi Internazionala (Kuba) ("Fikziozko Film Luzearen Sari Nagusia” eta "Atzerriko prentsaren aipamen berezia").

Filma online ikusteko

Filmin Pelikula ikusi
Filmotech Pelikula ikusi
Wuaki Pelikula ikusi

Prentsa kritikak

El Diario vasco
[...]Bamako maitea filmak hori guztia pultsu irmoarekin eta inor ahitzen ez duen erritmo batekin kontatzen du. Gorputza du Omer eta Txarliren filmak. Non jarri badakien kamera du. Testigantzak bene-benetakoak dira eta kiratsa, ikararen usaina, arkakusoen hozkak eta bakoitzaren izuak sentitzen dituzu. Amorrutik funtzionatzen duten hiru aktore ditu [...]

El Correo
[...]Omer Oke eta Txarli Llorente errealizatzaileek egindako erdi dokumentala den film xume honek ezin zuen hurbiltze zintzo eta egiazkoagoa egin. Baliabide gutxirekin, baina adore handiarekin filmatu da eta horrek, hain justu ere, egiten du interesgarri istorioa. Laburbilduz, egokia bezain beharrezkoa da filma[...]

 

Kartel ofiziala

QB-grande

Argazkiak