Marcos Ruiz de Aldazábal (Karra Elejalde) eskrupulu bako enpresaria, lur jota dagoen zine ekoiztetxeko buru da. Etsita eta diru gabe, bere kideekin batera milioiz josita dagoen inbestitzaile bat engainatzeko plan bat burutzen dute Ray Silvela (Jordi Mollà) aktore famatuaren doble batekin. Donostiako Zinemaldiko testuingurua erabiliz iruzurrarekin hasten dira baina gauzak ez dira ematen duten bezalakoak.