Bamako maitea

Sinopsia:

Moussa Burkina Fasokoa da. Jaio zen herrixkan bizi da, guraso, familia eta Fatima emaztearekin. “Bamako” deitzea gustatzen zaio, han, Maliko hiriburuan, ezagutu baitzuen, ezkondu eta Mamadou haurtxoa izan aurretik. Lurrak ozta-ozta jateko ematen du, baina oreka ezegonkor hori hautsi egin da azkenaldian, lehorte luzearen ondorioz. Familia laguntzeko ardurak bultzatuta, eta herrixkako adinekoei beren iritzia eskatu ostean, Moussak Europara emigratzea erabakitzen du.