Omerta

Sinopsia:

Kuban errotutako XX. mendearen lehen erdiko Gangster beldurgarriaren Bizkartzaina izan zen. Orain, Kubako Iraultzaren garaipena modu pasiboan begiratzen duen adineko pertsona

da. Ihes egin behar izan zuen garai bateko nagusiak deitu egingo dio misio berri bat gauzatu dezan: bera kanpoan den bitartean, lurperatutako urrea zaintzea. Bi laguntzailerekin, urreaz jabetzeko plana asmatuko dute. Horretarako, etxean sartu, neskamea neutralizatu eta kargamentuarekin leku seguruago batera joan beharko dira.

Generoa: Fikziozko luzemetraia
Iraupena: 82′
Ekoizpen-urtea: 2008
Jatorrizko bertsioa: Gaztelania
Bertsio erabilgarriak: Gaztelania eta Euskara
Zuzendaritza: Pavel Giroud
Gidoia: Pavel Giroud
Aktoreak:
Manuel Porto, Luis E. Amador , Yadier Fernández, Ulik Anello, José A. Aguilar, Teresa Calo, José Ramón Argoitia.
Ekoizpena: Abra Prod, S.L eta ICAIC (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos)
Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela eta Camilo Vives
Musika: Pascal Gaigne
Merkaturatzea:

Naziolana: Abra Prod | Internazionala: ICAIC

INTERNAZIONALAK
10th Habana Film Festival New York (AEB)
Festival de Cine Latinoamericano de Utrecht (Holanda)
Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericano (Kuba)
NAZIONALAK
Donostiako 56. Zinemaldi Internazionala
Marçia Epelde ­ Círculo D.M. […] Pelikula bikaina da hainbat zentzutan. Pavel Giroud zuzendari kubatarraren bigarren lana da eta generoak nahasteagatik nabarmentzen da. Zinema beltza berreskuratu du eta komedia surrealismo dosi txikiak gehitu dizkio; duen girotze, erritmo eta musika zainduagatik. Eta, batez ere, zehatz-mehatz zaindutako xehetasunak dituzten pertsonaiak eskaintzen dituzten aktore-taldeagatik. Ez ezazu galdu etxeko zerbitzari isil eta misteriotsu baina ñabarduraz betea. Gozatzeko filma da, hainbat eta hainbat begi-keinu bidaltzen dizkiona ikusi nahi dituen ikusle biziari […]