Soinujolearen semea

Sinopsia:

Daviz Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan,  bere kideek arbuiaturik.  Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.