Lasa eta Zabala

Sinopsia:

1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe. Hamabi urte igaroko dira erailak eta kare biziz lurperatuak izan diren gorpuak identifikatu arte. Iñigo, familien abokatua, eta Fede bere laguntzaile gaztea, sumario luze eta bihurrian, hiltzaileak justiziaren aurrera eramaten saiatuko dira, etsaien joko zikinari arma berdinarekin erantzutea zilegia ote den erabaki ez ezik, bien biziak arrisku larrian jarriko direlarik.

Generoa: Thriller politikoa
Iraupena: 107′
Ekoizpen-urtea: 2014
Jatorrizko bertsioa: Euskara eta Gaztelania
Bertsio erabilgarriak: Euskara eta Gaztelania
Zuzendaritza: Pablo Malo
Gidoia: Joanes Urkixo
Aktoreak:
Unax Ugalde, Francesc Orella, Oriol Vila, Jon Anza, Cristian Merchan, Ricard Sales, Iñigo Gastesi, Itziar Ituño.
Ekoizpena: Abra Prod eta Parsimonia
Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
Musika: Pascal Gaigne
Merkaturatzea:

Nazionala: Imagina International Sales | Internazionala: Imagina International Sales | DVD: Barton Films

INTERNAZIONALAK
L’Atalanteko Zinemaldia (Baiona, Frantzia)
Nanteseko Zine Espainarraren Zinemaldia (Frantzia)
Australiako Zine Espainarraren Zinemaldia
Belfasteko Zinemaldia (Irlanda)
Argentina FICIP. Zine Politikoaren Zinemaldi Internazionala
Uruguayko Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala “Tenemos que ver”
Boliviako Giza Eskubideen Zinemaldi Internazionala “El séptimo ojo es tuyo”
Manchesterreko ¡Viva! Spanish Film Festival (Erresuma Batua)
Berlingo Euskal Zinemaldia (Alemania)
Euskal Zinema Garaikidea. Uruguayko Zinematekan
NAZIONALAK
Donostiako 62. Zinemaldi Internazionala
Zinemaldia CAT. Festival de Cinema Basc de Catalunya
Mikel G. Gurpegui (DIARIO VASCO) […]Pablo Malok gertatutako pasartea kaudimen handiz berreraikitzen du, alderdi ezberdinak eta Estatuaren putzu beltzetan egon ziren pertsonaiak erakutsiz[…]
Mikel Insausti (GARA) […]Aktoreen zerrenda koralak gure historiaren orrialde beltzenetako pertsonaiekin duten fideltasunagatik funtzionatzen du[…]
Luis Martínez (EL MUNDO) […]Kontatzen duen guztiak men egiten dio iraganeko eztabaida orainera ekartzeko ziurtasunari. Baina mindu gabe. Zauria mahai gainean uzten. Nahi izanez gero, azkenean ere gertatutakoa kontatzera ausartzeak derrigorrezko filmea bihurtzen du. Baita justua ere[…]
NOTICIAS DE GIPUZKOA […]Ez ahazteko beharrezkoa den filmea[…]
Carlos Pumares (LA RAZÓN) […]Lehiaketaz kanpo Pablo Maloren filme oso interesagarri bat” “Benetan gertatu zena jakiteko oso pelikula gomendagarria[…]
Andrea G. Bermejo (CINEMANÍA) […]Pablo Maloren eskutik, ondo zaindutako giropena, aktoreen zuzendaritzapen ona eta desorden adimentsuarekin egindako muntaia[…]