Mamba antzinako mahai-joko bat da eta ikasle-talde baten eskuetan amaitzen du. Ez dute jokoaren berririk, ezta bere zoritxarreko jatorria eta ematen dituen botereen berri ere. Jolastu eta gero, jokalariak banan-banan, modu ikaragarrian hiltzen hasten dira. Bizirik irtetea lortzen dutenek beren etorkizuna zein izango den jabetzen dira. Jason-ek, jokoa bilatu eta asmo txarrik gabe lagunei erakutsi zien gazte iparramerikarrak, bere bizia arriskuan jartzea erabakitzen du jokoa amaitu eta bere lagunak salbatzeko. Egiteko horretan, maitemindu den neska surflari eder batek lagunduko dio. Baina, neska hori ez da dirudiena.