Open Graves

Sinopsia:

Mamba antzinako mahai-joko bat da eta ikasle-talde baten eskuetan amaitzen du. Ez dute jokoaren berririk, ezta bere zoritxarreko jatorria eta ematen dituen botereen berri ere. Jolastu eta gero, jokalariak banan-banan, modu ikaragarrian hiltzen hasten dira. Bizirik irtetea lortzen dutenek beren etorkizuna zein izango den jabetzen dira. Jason-ek, jokoa bilatu eta asmo txarrik gabe lagunei erakutsi zien gazte iparramerikarrak, bere bizia arriskuan jartzea erabakitzen du jokoa amaitu eta bere lagunak salbatzeko. Egiteko horretan, maitemindu den neska surflari eder batek lagunduko dio. Baina, neska hori ez da dirudiena.

Generoa: Fikziozko luzemetraia
Iraupena: 100′
Ekoizpen-urtea: 2006
Jatorrizko bertsioa: Ingelesa
Zuzendaritza: Álvaro de Armiñán
Gidoia: Roderick Taylor y Bruce A. Taylor
Aktoreak:
Mike Vogel, Eliza Dushku, Naike Rivelli, Lindsay Robba, Gary Piquer, Iman Nazemzadeh, Alex O’Dogherty, Ander Pardo.
Ekoizpena: Manufacturas Audiovisuales
Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
Musika: Fernando Ortí